Udazblai, udaleku irekiak jolastuz hezi eta gozatzeko

Maxixatzen.eus 2016ko mai. 17a, 10:22

Ikasturtearen azken txanpa luze samar egin ohi den arren, aurki hasiko da eguzkia indarrez jotzen eta uda usaina zabaltzen. Opor egunak antolatzen joateko, Udazblai udaleku irekiak antolatu dituzte Udaleko Gazteria sailak, Alai Batza Aisialdi Elkarteak, Abarketatxo Ludotekak eta Artxamendi Gazte Topalekuak.

 

Familia beretik haur batek baino gehiagok parte hartuz gero, bigarrenari eta ondorengoei deskontua egingo zaie. Lehenengoari 48 euro kostako zaizkio eta bigarrenari eta ondorengoei 38 euro.

Haur eta gaztetxoek, adinaren arabera, aukera ezberdinak izango dituzte.

“Uztaila jolasean” programa 2004-2012 urteen bitartean jaiotakoei zuzentzen zaie, HH3tik LH6ra bitartekoei alegia. Bi txanda eskainiko dira eta ekintzak goizeko 10:00etatik 13:00era burutuko dira. Musika, antzerkia, dantza, jolasak, e.a. uztartzen ditu programak. Izen emate epea maiatzaren 9tik 20ra luzatuko da.

“Praka motxakin” programa LH4,5 eta 6ko haurrei zuzentzen zaie, 10 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei. Kasu honetan, ludotekako bazkide direnek maiatzaren 16tik 20ra eman beharko dute izena eta bazkide ez direnek, berriz, maiatzaren 23tik 27ra.

13 eta 16 urte bitarteko gaztetxoek, DBH1 eta DBH4 bitarteko mailetan dabitlzanak, “artx@bentura” programa dute. Izen emate epea maiatzaren 16tik 20ra egongo da zabalik. Kasu honetan, prezioa 80 eurokoa da eta familia beretik nerabe batek baino gehiagok ematen badute izena, bigarrenarentzat eta ondorengoentzat prezioa 70 eurokoa izango da.

Programa hauez gain, “Kirol Kanpaina” antolatu da eta 6 eta 16 urte bitartekoek har dezakete parte. Tenisa da hautaturiko kirola eta matrikula 25 euro kostako da.

Gurasoekin  bilera

Uztaila jolasean programan izena ematen dute haurren gurasoekin bilera egingo da Elkargunean ekainaren 24an, arratsaldeko 18:00etan. Gainerako programetan parte hartzen duten gaztetxoen gurasoekin ere bilerak egingo dira egitaraua aurkezteu eta hezitzaileak ezagutu ditzaten baina hauetarako oraindik datak jarri gabe daude.

Harremanetarako:

“Uztaila Jolasean”

Alai Batza Aisialdi Elkartea: 943 85 30 43 - uztailajolasean@alaibatza.com

“Praka motxakin” / “artx@bentura”

Gazte Informazio Bulegoa: 943 02 60 27 – esthergiz2016@gmail.com

Kirol Kanpaina

Elkargunea: 943 85 25 44 - info@elkarguneazkoitia.net

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide