Igor Zubeldia Estatu Batuetara joango da Realarekin

Maxixatzen.eus 2016ko mai. 16a, 13:18

Argazkia: Reala.

Igor Zubeldia Sanseko jokalari azkoitiarrak joan den ostiralean egin zuen debuta Mestallako berdegunean, eta gaur Estatu Batuetara bidaiatuko du Realarekin. Maiatzaren 18an eta 24an jokatuko dituzte txuri-urdinek lagunarteko bi partida. 

 

Sanseko jokalari azkoitiarra 84. minutuan atera zen zelaira Valentziaren aurkako partidan, joan den ostiralean. Gainera, berdegunean Mikel Oiartzabalen gola ospatzeko aukera izan zuen azkoitiarrak, 94.minutuan. Azkenean, 0 eta 1 irabazi zion Realak Valentziari.  

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide