1-2 urte bitarteko haurrei eta gurasoei zuzendutako esperimentazio saioa, Floreagan

Maxixatzen.eus 2016ko mai. 16a, 13:03

Floreaga Salestar Ikastetxeko Elkar Hazi taldeak esperimentazio saioa antolatu du 1-2 urte bitarteko haurrei eta beraien gurasoei zuzenduta.

 

Saioa ekainaren 4an, 10:00etatik 11:00etara, ikastetxean bertan izango da. Interesa duen pertsona orori irekita dago.

Izen-emate epea maiatzaren 20 arte zabalik egongo da ikastetxeko idazkaritzan. Ikastaroaren prezioa 3 eurokoa izango da, eta haur bakoitzeko guraso bat etorri ahal izango da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide