EBAra igo da ISBko Disdira Bitxitegia taldea

Maxixatzen.eus 2016ko mai. 16a, 11:38

Argazkia: basketbasko

Disdira Bitxitegia ISB taldeak EBA mailan jokatuko du datorren denboraldian. Joan den zapatuko finalaurrekoan 72 eta 69 irabazi zion Tabirako Baque taldeari, eta atzoko finalean, 53 eta 72. Azpeitiko eta Azkoitiko Disdira Bitxitegia taldean guztira bost azkoitiar daude: Xabi Aldalur, Lur Goenaga, Jakes Alberdi eta Unai Amenabar jokalariak eta Koldo Alberdi delegatua.

 

Atzo arratsaldean Azpeitiko Udalean harrera egin zioten udal ordezkariek jokalari gazteei. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide