El Olivo filma eskainiko dute gaur, ikuslearen egunean, 20:00etan, Baztartxo antzokian.
Iciar Bollain-en azken lana da El olivo (2016) filma. Alma (Ana Castillo, 1993) da filmeko protagonista. Olibondo bat medio, aitonarekin duen harreman sendoa, sakona, zintzoa eta maitagarria ikusiko du entzuleak. Baserrian bertan bizi den familiak olibondoa errotik atera eta hura saldu ondotik, Alma da aitonaren tristura eta hilzoria (jada ez du jaten, ez eta berbarik egiten ere) ulertzen dituen pertsona bakarra.
Hala, Dusseldorf (Alemania) du helmuga Almak. Olibondoa hango energia enpresa pribatu baten ikur bihurtu da-eta, aitona bere onera ekarriko duelakoan, baserrira bueltatzeko plana asmatzen du.