Gozogintza ikastaroa izango da maiatzean eta ekainean, eta izena emateko epea zabalik dago jada Elkargunean. Ikastaroa maiatzaren 23an, 24an eta 30ean izango da, 16:00etatik 18:00etara. Bigarren ikastaroa, berriz, maiatzaren 31n eta ekainaren 6an eta 7an eskainiko dute, ordu berean. Talde bakoitzean hamar lagunek hartuko dute parte.