Enpresetan euskara planak lantzeko edo garatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

Maxixatzen.eus 2016ko mai. 11a, 09:37

Argazkia: Zuin.

Enpresetan euskararen presentzia areagotzea helburu duten euskara planak egiteko edo garatzeko Udalak bideratzen dituen diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago jada. Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 15era arte luzatuko da.

 

Laguntza hauen asmoa da pizgarri izatea enpresak inplikatu eta lan egin dezaten lan mundua euskalduntzeko. Egun Azkoitian euskara planak garatzen ari diren enpresak Serbitzu Elkartea S.L. eta Biharko Gipuzkoa S.L. dira.

Udalak gehienera jota enpresa bakoitzari 2.000 euroko laguntza emango dio eta diru-laguntza hori Eusko Jaurlaritzak helburu berarekin ematen dituenekin osatuko da. Gehienez gastuen %33 finantziatuko du Udalak laguntza bidez.

Eskaerak Azkoitiko udaletxean aurkeztu behar dira eskatutako dokumentazioarekin batera.

Informazio gehiago:

Euskara saila: 943 85 71 75 - euskara@azkoitia.eus

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide