Bruce Springsteenen kontzertutik Azkoitira itzultzeko autobus zerbitzua

Maxixatzen.eus 2016ko mai. 6a, 11:42

La Guipuzcoana autobus enpresak UK01 lineako zerbitzu berezia eskainiko du maiatzaren 17an, asteartean, Bruce Springsteenen kontzertua izango dela-eta Donostian. Kontzertua amaitutakoan, gaueko 01:30ean, autobusak egongo dira Donostiako geltoki berritik Zestoara, Azpeitira eta Azkoitira joateko.

 

Autobus geltoki berriko hori izango da zerbitzuko horretan Donostian egingo den geltoki bakarra. Zerbitzua bermatzeko, nahitaezkoa izango da plaza erreserbatzea, mugikortasuna@gipuzkoa.eus helbidera mezu elektroniko bat bidalita.

Erreserba maiatzaren 16aren aurretik egin behar da honako datu hauekin:

-LINEA

–HELMUGAKO HERRIA

-IZENA

-NAN

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide