Herrixenek "Zakelmari" deituko dio xakelari

Maxixatzen.eus 2016ko mai. 5a, 11:30

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Leticia Cardenas, Belen de Prado eta Aroa Maldonado.

Herrixen merkatari elkarteak Zakelmari izena jarriko dio bere logoan agertzen den xakelari. Apirilean abiatu zuten Herrixeneko logoari izena ipintzeko lehiaketa, eta hainbat herritarrek Zakelmari izatea erabaki dute. Besteak beste, Maxixatzeneko lehiaketan agertzen den xakelak izen hori duelako. Aste honetan egin dute zozketa parte-hartzaile guztien artean, eta honako hauek izan dira irabazleak: Belen de Prado, Leticia Cardenas eta Aroa Maldonado.

 

Belen de Pradok aurreneko saria eskuratu du, eta 300 euroko bi pentsonarentzako asteburu baterako bidaia irabazi du. Gainerako bi irabazleek, berriz, 100 euroko txekea irabazi dute, Herrixeneko dendetan gastatzeko.

Bestalde, maiatzaren bukaeran lehiaketa berri batekin itzuliko da merkatari elkartea: hilero Zakelmari ezkutatuko dute Herrixenen establezimentuetako erakusleihoetan (dendak, tabernak, harategiak, jatetxeak...), eta asmatzaileen artean hainbat sari zozkatuko dituzte. Lehiaketa hori hileko azken astean izango da beti. 

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide