Iaz, 45.330 euro bideratu zituen Udalak laguntza horretara, eta guztira hemezortzi diru-laguntza onartu zituzten. Aurten, ordea, 26 eskaera jaso ditu Udalak, eta baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiak onartzea erabaki dute.
Udalak kreditu aldaketa eskatu du gazteei alokairua ordaintzeko diru-laguntzetara bideratzeko, aurten, iaz baino gazte gehiagok egin dutelako laguntza horren eskaera. Gazteei alokairua ordaintzen laguntzeko, guztira 50.000 euroko diru poltsa zuten gordeta, baina azkenean, 19.000 euro gehiago bideratzea erabaki dute, eskaera egin duten guztiei laguntza emateko.