"Floreagako haur eskola aitzindaria da Azkoitian. Haurrek arreta pertsonalizatua jasotzen dute, giro bikainean", diote haur eskolako arduradunek. "Floreagan heziketa proiektu aberats, integral eta eguneratua dugu. Haur eskolako prezioak mantendu edo jaitsi egin ditugu, guraso gazteen gaur egungo egoera ekonomikora moldatuz".
2015ean eta 2016an jaiotako umeen izena emateko epea zabaldu dute, maiatzaren 27ra arte. Haur eskola bisitatzeko edota izena emateko, deitu idazkaritzako 943853043 telefonora edota bidali mezu bat floreaga@floreaga.eus helbidera.