Udalak erasoa salatu du "estatuak eraso bandalikoa" jasan zuelako. Javier Zubizarreta alkateak esan du horrelako ekintzak "ez direla ezer adierazteko moduak” eta espero du "ekintza isolatua" izatea. Halaber, elkarbizitzarekiko eta herriarekiko errespetua eskatu du.
Frantzisko Xabier Maria Munibe Idiakez, tituluz Peñafloridako Kondearen erasoa zapatu gauen izan zen, eta udaletxeko brigadako langileek atzo bertan burutu zituzten garbiketa lanak, nahiz eta oraindik pintura gorria ikusten den.