Zumarragako bidegorrian ohikoa baino jende gehiago ibiliko da zapatuan

Maxixatzen.eus 2016ko api. 29a, 19:25

Argazkia, Inaziotar Bidea.

Bihar, apirilak 30, goizeko 10:30etik 12:00etara, Floreaga ikastetxeko eta Xabier Munibe ikastolako ikasleak eta gurasoak Aginagara joango dira, eta horregatik, Zumarragako bidegorrian ibiliko dira bizikletaz. 

 

Eskola Kirolaren barruko jarduera da, Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak lagunduta. Hori dela eta, ohikoa baino jende gehiago ibiliko da bidegorrian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide