Dimititu egingo du Asier Lizarralde EAJko zinegotziak

Maxixatzen.eus 2016ko api. 28a, 17:53

Argazkian, Asier Lizarralde Aramendi.

Asier Lizarralde Aramendi EAJko zinegotziak dimisioa aurkeztu du. Proiektu bat aurrera eramaten ari da Angolan lanean, eta proiektu horren epea hasieran uste zuena baino gehiago luzatu zaio. Horregatik, askotan taldean ez du parte hartzerik izango, eta horrela ez diola taldeari ekarpenik egingo uste du Lizarraldek. Bestalde, Javier Zubizarreta alkateak bere lanerako prestutasun ona eskertu zion atzoko osoko bilkuran. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide