1522. urtean Loiolako Ignazio, artean zaldunak, bere Loiolako etxetik Manresa hirira egin zuen erromesaldia berregiten dute hainbat gizon-emakume laiko eta jesuitak.
"Inaziotar Bidea" gisa ezagutzen da bide hori, Loiolako Ignazioren jaiotetxetik abiatu, eta "San Ignazioren Leize-zulo" gisa ezagutzen den Manresako hiriraino (Montserrateko Monasteriotik gertu, Katalunian). Ignaziok Loiolan egin zuen lehen konbertsio espirituala, eta ondoren Jesusi jarraitzeko gogo bizia sentitu zuen, aurrez beste askok egin izan zuten bezala, bere garaiko gizarteak eman zizkion bizierak baztertuz. Ignaziok "korrontearen aurka" joatea erabaki zuen eta Jerusalemerako bidea hartu zuen, Bartzelonara eramango zuen Errege Bideari jarraituz. Han itsasontzi bat hartu behar izan zuen, bere erromes-bidea jarraitzeko, Lur Santuetara.
Loiolako San Ignaziok herentzia espirituala utzi zuen bere Gogojardunen bidez. Hain zuzen ere, "jarduteko" eta "espiritua forman" edukitzeko ariketak dira. Gogojardunak lau astetan daude banatuak, Ignazio Bidearen etapekin bat datozenak gutxi gorabehera.