Umore Ona elkarteak antolatzen duen Haur Danborradan erabilitako jantziak udaletxean entregatzeko deia egin du Udaleko kultura sailak. Oraindik udaletxean ez dira jaso azken edizioan erabilitako jantzi guztiak, eta mesedez, lehenbailehen entregatzeko eskatzen dute. Jantziak harreran edo kultura sailean laga daitezke.