2016/04/30 22:00

Zinema

"The lady in the van" filma

"The lady in the van" filma
Baztartxo, Azkoitia

Gertaera errealetan oinarritutako istorioa kontatzen du The Lady in the Van filmak. Egun batean, Mary Sheperdek (Maggie Smith) bere furgoneta Camdem Towngo (Londres, Erresuma Batua) kale batean aparkatuko du. Furgonetan bizi da Mary. Egunak igaro ahala, bizilagunen jakin-mina handitzen joango da, inork ez baitaki nondik etorri den Mary, ezta nor den ere. Aparkatzeko zailtasunak tarteko, Alan Bennett idazlearen (Alex Jennings) etxeko sarreran utzi beharko du furgoneta Maryk. Hala, furgonetako emakumearen misterioa argitzen hasiko da Bennett, eleberri baterako gai aproposa dela iritzita.

Alan Bennettek idatzitako antzerki obran oinarrituta dago filma. Obra bera ere Hytnerek zuzendu zuen, eta Maggie Smith bera zuen protagonista. Golden Globe eta Bafta sarietarako proposatu dute Smith film horretan egindako antzezpenagatik.

Hizkuntza: Euskara

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide