"The lady in the van" eta "Iparraldeko Norman" filma asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2016ko api. 27a, 10:55

The lady in the van eta Iparraldeko Norman filmak ikusi ahal izango dira ostiraletik astelehenera bitartean Baztartxon. The lady in the van ostiralean eta zapatuan 22:00etan emango dute, igandean, 19:30ean eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. Iparraldeko Norman gaztetxoentzako filma igandean eskainiko dute 17:15ean. 

 

Norman ehizatzen ez dakien hartz zuria da. Badu dohain berezi bat, ordea: bere aitonak bezala, gizakiei hitz egiteko gaitasuna du! VERA marketing zuzendaria da eta egun batean Artikoan azalduko da telebistarako iragarki komertzial bat filmatzeko, bere nagusi dirudun eta harroputz Greene jaunarentzat luxuzko etxeak sustatzeko helburuz. Norman berehala konturako da zerbait egin behar duela bere etxea, Artikoa, salbatzeko. Normanek, bere aholkulari Socrates kaioak adore emanda, etxekoak bertan behera utzi eta itsasontzi batean ezkutaturik New Yorkerako, bidea hartuko du, hiru leming txikitxo, bihurri eta ia suntsiezin lagun hartuta. Manhattanen bertako biztanleek hartz zuriz mozorroturiko aktoretzat hartuko dute Norman, eta goizetik gauera ikaragarrizko ospea irabaziko du. Hartan, Olympiak, Veraren alaba azkar eta adimentsuak, lagunduko dio Greene jaunak Artikoa kolonizatzeko dituen planak saboteatzen. Abesti dibertigarri, dantza saio ikusgarri eta sekulako animazioz hornitua, barrealdiz-barrealdi, Iparraldeko Normanek erakutsiko digu hotza eta izotza gorabehera, inon ere ez dela egoten norbere etxean baino hobeto.

 

Gertaera errealetan oinarritutako istorioa kontatzen du The Lady in the Van filmak. Egun batean, Mary Sheperdek (Maggie Smith) bere furgoneta Camdem Towngo (Londres, Erresuma Batua) kale batean aparkatuko du. Furgonetan bizi da Mary. Egunak igaro ahala, bizilagunen jakin-mina handitzen joango da, inork ez baitaki nondik etorri den Mary, ezta nor den ere. Aparkatzeko zailtasunak tarteko, Alan Bennett idazlearen (Alex Jennings) etxeko sarreran utzi beharko du furgoneta Maryk. Hala, furgonetako emakumearen misterioa argitzen hasiko da Bennett, eleberri baterako gai aproposa dela iritzita.

Alan Bennettek idatzitako antzerki obran oinarrituta dago filma. Obra bera ere Hytnerek zuzendu zuen, eta Maggie Smith bera zuen protagonista. Golden Globe eta Bafta sarietarako proposatu dute Smith film horretan egindako antzezpenagatik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide