Duela hiru hilabete inauguratu zuten Donostiako autobus geltoki berria, eta ordutik ez du geldialdirik egiten Lurraldebusek Amarako geltokian.
Garmendiak jakinarazi duenez, Urola kostako autobusen geralekua estazio berrira aldatuko dutela “ofiziala” da. Donostiako Udalak proposatutako planari jarraituz, Azkoititik Donostiarako autobusek geltoki barruan egingo dute geldialdia.
Mugikortasun diputatuak esan duenez, aldaketa horrek ez du azpiegitura lan sakonik beharko eta ez du autobusen maiztasunean eragingo.
Garmendiak azaldu du aldaketa hori pare bat aste barru gauzatuko dutela ziurrenik.