LANBIDE HEZIKETA ASTEA
Urola Ikastolak Lanbide Heziketa Astea antolatu du datorren asterako. Horrela, Azkoitian, datorren astelehenean, maiatzak 2, hasi eta ostirala bitartean, Etxe Beltzen (Idiakez jauregia) ateak zabalik egongo dira, 18:00etatik 20:00etara. Bertan, Urola Ikastolako Lanbide Heziketak datorren ikasturterako eskaintzen dituen zikloen berri emango dute. Goi Mailako Zikloen artean, honako hauek eskainiko dituzte: Administrazioa eta Finantzak eta Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa. Erdi Mailako Zikloen artean, berriz, Arotzeria eta Altzarigintza, Instalazioa eta Altzari Hornikuntza, Mekanizazioa eta Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta (ziklo berria). Ziklo horien inguruko tresneria eta material erakusketak, bideo proiekzioak eta informazio ezberdina jaso ahal izango dute bertaratzen direnek.
ATE IREKIAK
Urola Ikastolak Azkoitiko Altamira auzoko eraikinean ate irekiak antolatu ditu, bere eskaintza ezagutzera emateko: apirilaren 30ean, larunbata, (10:00etatik 12:00etara) eta maiatzaren 5ean, osteguna (18:00etatik 20:00etara). Jardunaldi horietan, Ikastolak Lanbide Heziketako zikloen berri emango du interesa duten guztientzat. Datorren ikasturtean Erdi Mailako ziklo hauek eskainiko dituzte: Instalazioa eta altzari hornikuntza, Arotzeria eta altzarigintza, Mekanizazioa eta Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta. Eta, horiez gain, baita ere Goi Mailako Administrazioa eta Finantzak eta Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa.
Informazio gehiago nahi izanez gero, telefono hauetara deitu 943-852174 (Azkoitia) edo 943-813770 (Azpeitia) edo www.urola.org helbidean sartu.