2016/05/10 10:00 - 20:00

Erakusketa

1766ko matxinadari buruzko erakusketa ikusgai Torre Zurin

1766ko matxinadari buruzko erakusketa ikusgai Torre Zurin
Torre Zuri erakustokia, Azkoitia

1766ko matxinadari buruzko erakusketa irekiko dute maiatzaren 10ean Torre Zuri erakustokian. Bertan ikusi ahal izango da duela 250 urte Azkoitian eta Azpeitian izandako matxinadaren kontakizuna oinarri duen erakusketa.

1766ko matxinadaren zertzelada nagusiak hitzez biltzen dituen 13 panelek osatzen dute erakusketa. Irudi lagungarriak ere baditu, hala nola, garai hartako eraikin historikoen argazkiak, orduko dokumentuak, grabatuak… 

Maxixatzen Euskara Elkarteak, Azpeitiko Udalak eta Azpeitiko Kultur Mahaiak matxinada lantzeko elkarlanean antolatu duten egitarauaren baitan kokatzen da aipaturiko erakusketa.

Hizkuntza: Euskara

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide