Bertsolariek gutxienez lau bertso eta gehienez sei bertso egin beharko dituzte, gai eta neurri librean. Lanak jasotzeko azken eguna maiatzaren 13a izango da. Ondoren, sari banaketa izango da maiatzaren 27an Baztartxo antzokian, 12:30ean.
Ohiko moduan bi multzotan banatuko dituzte parte hartzaileak: A multzoan sartuko dituzte DBHko 1. eta 2. mailak, eta B multzoan, DBHko 3. eta 4. mailak. Bertsoek berriak izan behar dute, hau da, inon aurkeztu gabeak, eta parte hartzaile bakoitzak bi bertso sorta bidal ditzake.
Nora eta nola bidali
Posta arruntez bidaliz gero, bertso sortak ezizenez sinatu behar dira. Beste azal batean egilearen izen-abizenak sartuko dira, eta kanpotik ezizena bakarrik jarriko da. Bietan, zein atalekoa (A / B) den adieraziko da. Lanen hiru kopia bidali behar dira helbide honetara:
AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBE
XXV. BERTSOPAPER LEHIAKETA
75. postakutxatila
20720 – AZKOITIA (GIPUZKOA)
E-postaz bidaliz gero, bi dokumentu bidali beharko dira word formatuan. Lehenengoan bertso sorta eta ezizena agertu beharko dira, eta bigarrenean egilearen datuak xabiermunibebertsoak@gmail.com-era bidaliko dira.
E-mailaren izenburuan, berri egilearen atala (A / B) eta ezizena adieraziko dira.
Sariak
- Saria: 100 euro eta ikastolaren oroigarria.
- Saria: 75 euro eta ikastolaren oroigarria.
- Saria: 50 euro eta ikastolaren oroigarria.
Bestalde, Azkoitiko onenari 100 euro eta Ikastolaren oroigarria emango zaizkio.
Partaide bakoitzak sari bakarra jaso dezake soilik.