Bestalde, hasierako gonbidatu gisa Los Bracco taldeak joko du. 2013an Donostiako Gros auzoan sortua, “abesti dantzagarri, zuzen eta gogoratzeko errazak jotzen ditu”. “Bendita esquizofrenia”, bere lehenengo lanaren aurkezpenean murgilduta dabil taldea.
Emanaldia Gaztemaniak programaren baitan sartzen da, Foru Aldundiak eta Gipuzkoako udalek elkarlanean gauzatzen duten egitasmoaren baitan, alegia.
