Ingelesa urtebetetik aurrera
Kids&Us metodoarekin, urtebetetik aurrerako haurtxoak hizkuntza berri baten giroan sartzen dira erabat, murrizketarik gabe, baina beren adinari egokitutako egoera eta testuinguruekin. Horrela, oso txikitatik umeek daukaten ikasteko ahalmen osoa balia daiteke. Hizkuntza-murgiltze erabatekoa da, ipuin, jolas, kantu edo dantzen bitartez gauzatua, eta material pedagogiko esklusiboak ditu osagarri.
Kids&Us-en ikastaro eskaintza eskoletara gurasoekin bertaratzen diren urtebeteko haurrekin hasten da, eta 18 urte bete arte luza daiteke. Bukatutakoan, ikasle batzuek Proficiency maila lortu ahal izango dute, Cambridge unibertsitateak onesten dituen mailen arteko onena.
Material didaktiko propioa
20 lagun baino gehiagok osatutako Kids&Us-eko sail pedagogikoak minutuz minutu antolatzen ditu ikastorduak, eta material didaktiko osoa garatzen du Kids&Us jardueretarako.
Kids&Us-en eskarmentua
Ikasturte honetan zehar, Kids&Us 82.000 neska-mutiko baino gehiagorengana iritsiko da, gero eta gehiago hazten ari den eskola sareari esker: dagoeneko 266 ikastetxe izatera iritsi da, horietatik 235 Espainian.
Bermea duen metodoa
Bartzelonako unibertsitateak 2012an egindako azterlan batek bermatzen ditu gure ikasteko metodoak ohiko metodoekiko dituen onurak. Horren arabera, Kids&Us-en ingelesa ikasi duten umeek gaitasun hobeak dituzte hiztegia, gramatika, ahoskera, ahozko zein idatzizko ulermena eta ahozko adierazpidean.
Kids&Us-i buruzko datu batzuk
- Sorrera urtea: 2003
- 2015-2016 ikasturteko zentro kopurua: 266
- 2015-2016 ikasturteko ikasle kopurua: 82.000 baino gehiago.
- 8 herrialdetan kokatua: Espainia, Andorra, Frantzia, Italia, Belgika, Portugal, Txekiar Errepublika eta Mexiko.
Informa zaitez datorren larunbatean, apirilak 23, Azpeitiko Betharram eskolan egingo ditugun jardunaldietan. Leku mugatua. Zure lekua erreserba dezakezu azpeitia@kidsandus.es helbidera idatziz edo 71 777 4567 zenbakira deituz.