"Kiki, el amor se hace", "Kung Fu Panda 3" eta "15 Corners of the world" filmak ikusgai asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2016ko api. 13a, 12:23

Kiki, el amor se hace, Kung Fu Panda 3 eta 15 Corners of the world filmak izango dira ikusgai ostiraletik astelehenera bitartean Baztartxo antzokian. Ostiralean, Zine Forumaren barruan, 15 Corners of the world filma emango dute 22:00etan. Zapatuan Kiki, el amor se hace emango dute, 22:00etan hasita. Igandean, hilak 17, gaztetxoenek Kung Fu Panda 3 filma ikusi ahal izango dute 17:15ean, eta 19:30ean Kiki, el amor se hace eskainiko dute. Astelehenean, ikusleen egunean, berriro eskainiko dute Kiki, el amor se hace filma, 20:00etatik aurrera.

 

Kiki, el amor se hace (Espainia, 2016) Paco Leon zuzendariaren komediazko azken lana da. Zaletasun sexual bitxiak dituzten bost maitasun istorio kontatzen dira filmean. Dacrifilia, Elifilia, Somnofilia eta Harpaxofilia dira protagonistak, eta plazer jolasak euren bizitzan nola txertatu asmatu nahi dute. Euren sentimenduak, beldurrak eta sexu bizikidetza tabuak hautsita, maitasuna eta plazerra uztartzen dituen bizitzako etapa aske eta kitzikagarri berrian barneratzen dira.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide