Ingurumenarekin loturiko proiektuentzako diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

Maxixatzen.eus

Ingurumenarekin loturiko jarduerak eta programak gauzatzeko diru-laguntzak eska daitezke udaletxean maiatzaren 9ra arte. Laguntza hori jaso ahal izango dute legez eratuta dauden erakunde edo elkarteek, betiere, Azkoitian baldin badute jarduera eremua. Horiez gain, baita sarritan edo noizean behin biltzen diren pertsonek edo taldeek ere, ingurumena hobetzeko helburua duten aktibitate bat aurkezten badute.

Diru-laguntza horiek, besteak beste, hitzaldiak, dibulgazio kanpainak edo ikastaroak antolatzeko erabili beharko dira edota tokiko ekonomia garapena sustatzen lagunduko duten ekimenak aurrera eramateko, betiere, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko baldin badira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide