Trafikoa moztuta egongo da Plaza Berrin bi egunez

Maxixatzen.eus 2016ko api. 11a, 14:07

Ibilgailuek ezingo dute Plaza Berrira sartu bihar goizeko 09:00etatik asteazken goizeko 09:00ak bitartean. Plaza Berriko zebra bidean ez labaintzeko tratamendua eman behar dute, eta, horretarako, kalea erabat itxiko dute 24 orduz.

 

Kale Nagusitik datozen ibilgailuek ezingo dute, beraz, Errexil parean Plaza Berrira sartu. Zama lanetarako, Parrokia aurreko sarrera erabili beharko da bitarte horretan. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide