Igor Zubeldia Bartzelonaren aurkako partidarako deitu du Realak

Maxixatzen.eus 2016ko api. 8a, 13:53

Igor Zubeldia Sanseko jokalari azkoitiarra biharko Realaren eta Bartzelonaren arteko partidarako deituta dago. Horrenbestez, azkoitiarraren aurreneko partida ofiziala izango da biharkoa, Lehen Mailako talde txuri-urdinarekin. Norgehiagoka 20:30ean hasiko da, Anoetako berdegunean.

 

Bestalde, Eusebio Sacritán Realako entrenatzaileak honako adierazpena egin du gaurko prentsaurrekoan: "Zubeldiak aurkerak izan ditu denboraldi honetan, maila handia du eta segurtasuna ematen dit". Gogoratu, Zubeldiak Realeko lehen taldearekin egin zuela aurredenboraldia.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide