Larrañagak azaldu du berdintasun alorrean lanean ari direla, emakumeak eguneroko bizitzan aktiboagoak izateko eta parte-hartze tresnak eskaini ahal izateko. Hala nola, ongizate sailean landu duten berdintasun plan sektoriala.
Lehenengo ikastaroa apirilaren 18an izango da, "Biodantza eta meditazio aktiboa" izenburupean, eta Karmele Gurrutxaga izango da irakaslea. Norbere bizipenetatik abiatuta, bihotzeko eta gorputzeko energietan murgiltzen irakatsiko die partaideei. Ordutegiari dagokionez, 18:00etatik 19:30era izango da astelehenetan. Bederatzi saiok osatuko dute ikastaroa.
Apirilaren 20an hasiko da, berriz, Pepa Bojóren eskutik "Eraginkortasunez komunikatzen ikastea. Asertibitatea eta gaitasun sozialak" ikastaroa, modu eraginkorragoan komunikatzeko baliabide eta teknikak irakasteko. Guztira 10 saio izango ditu, eta asteazkenetan emango dira 15:00etatik 16:30era.
Azkenik, hirugarren ikastaroa maiatzean izango da, baina data zehatzik ez dute ipini oraindik. Ianire Estebanez arduratuko da ikastaroaz, eta "Nik nire bizitza kontrolatzen dut. Neure burua maitatzeko ikastaroa" eskainiko du.
Azken ikastaro hori doan izango da, eta, aldiz, beste biak 24 euro ordaindu beharko dira. Langabetuentzat, berriz, 16 euro kostako da. Ikastaroetan izena emateko deitu apirilaren 15a baino lehen 943 54 20 14 edo 943 080080 (udaletxeko harrera) telefono zenbakietara edo idatzi mezua berdintasuna@azkoitia.eus helbidera. Ikastaroak adin guztietako emakumeei zuzenduta daude, eta plaza mugatuak egongo dira. Gainera, behar izanez gero, haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko dute.
- "BIODANTZA ETA MEDITAZIO AKTIBOAK" IKASTAROA.
Ordutegia: 18:00- 19:30, astelehenetan. Apirilaren 18tik ekainaren 13ra arte (9 saio) .
Irakaslea: Karmele Gurrutxaga (Euskaraz)
Langileak: 24€
Langabeak: 16€
"Honakoa da jarduera horren apustua: Bizipenetik, unean dagoenetik abiatzeko eta askatzeko aukera ematea; nola? Gogamenetik jeitsi eta bihotzeko eta gorputzeko energietan murgiltzeko prest izan behar. Horregatik diogu modu aktiboan meditatzearena: gorputza eta mugimenduaz baliatzearen bidez gelditasunera iristea hain zuzen".
- "ERAGINKORTASUNEZ KOMUNIKATZEN IKASTEA". Asertibitatea eta gaitasun sozialak.
Ordutegia: 15:00- 16:30, asteazkenak. Apirilak 20tik ekainak 15 arte (9 saio)
Irakaslea: Pepa Bojo
Gaztelaniaz
Langileak: 24€
Langabeak: 16€
"Ikastaroa harreman interpertsonaletan oinarritzen da, modu eraginkorragoan komunikatzen lagunduko diguten baliabide eta teknikak ikasiko ditugu; gure beharrak, nahiak eta iritziak adierazten eta ondorioz, arazoak modu hobean konpontzen.
Era berean, lagunduko digu ulertzen: zer jarrera, rol, sinismen eta genero eraginek galerazi edo blokeatu ditzaketen gure erlazio zein komunikatzeko moduak".
-"NIK NIRE BIZITZA KONTROLATZEN DUT. NEURE BURUA MAITATZEKO IKASTAROA".
Ordutegia: Maiatzan zehar 3 saio arratsaldez. Datak aurrerago konfirmatuko ditugu.
Irakaslea: Ianire Estebanez
Gazteleraz.
Doan.
"Neska gazteei zuzendutako hiru saioko (bakoitza bi ordukoa) ikastaroa proposatzen dugu. Saioetan, gure maitasunari buruzko 'mikrotxipetan' txertatuta ditugun estereotipo eta maitasun erromantikoari buruzko mitoak landuko ditugu eta berdintasunean eta tratu onetan oinarrituz harremanak izaten ikasiko dugu".