Baratzeei eta loreei buruzko ikastaroak antolatu ditu Oreka Bioelkarteak

Maxixatzen.eus 2016ko apirilaren 7a

Ikastaro teorikoa eta praktikoa eskainiko ditu Oreka Bioelkarteak hiru egunetan, Elkargunean. "Baratza balkoian" apirilaren 26an eta 28an izango da, eta "Loreak nola zaindu", berriz, maiatzaren 3an. Hitzaldi guztiak 18:00etatik 20:00etara izango dira.

 

Izena eman nahi duenak Oreka Bioelkartean du horretarako aukera telefono honetara deituta: 943 02 62 31.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide