Fisioterapia zerbitzua eskainiko dute Elkargunean

Maxixatzen.eus 2016ko api. 6a, 13:06

Elkargunean fisioterapia zerbitzua eskainiko dute apirilaren 11tik aurrera, zerbitzu eskaintza hobetzeko asmoz. Uxue Beloki izango da fisioterapeuta, eta bera arduratuko da min edo ondoezen sintomak arintzeaz eta arazo muskularren prebentzioaz eta zaintzaz. Goizez eta arratsaldez emango du zerbitzua.

 

Elkarguneako bazkideek deskontua izango dute zerbitzu horretan, gainerako ikastaroetan eta jardueratan bezala.

Hitzordua eskatzeko deitu 943 85 25 44 edo  633 309 274 telefono zenbakietara. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide