Kamioi bateko kontserba laten artean ezkutatuta zegoen droga guztia. Guztira hiru lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak Durangon, Azkoitian eta Logroñon. Atxilotuei osasun publikoaren aurkako zigorra eta gaizkile talde batekoa izatea egotzi dizkiote. Azkoitiarra martxoaren 22an atxilotu zuten AP-1 errepidean Quintanapalla parean (Burgos), eta espetxean dago ordutik.