2002. urtean, Boston Globe aldizkariko Spotlight saileko kazetariak urte luzez ezkutatuak izan ziren Bostongo apaiz baten aurkako pederastia salaketak ikertzen hasi ziren. Mike Rezendes (Mark Ruffalo), Sacha Pfeiffer (Rachel McAdams), Walter Robinson (Michael Keaton) eta Matt Carrollek (Brian d’Arcy James) osatutako taldea laster ohartu zen berria uste baino potoloagoa zela.
Oscar sarietarako hainbat kategoriatan proposatu zuten adituek, eta, azkenean, film onenaren saria irabazi zuen joan den otsailean. Horrez gain, SAG sarietan (AEBtako aktoreen sindikatuaren sariak) aktore talde onenaren saria jaso zuen lanak.