Bestalde, lanak errazteko eta azkartzeko, aurrez, udal brigada sastrakak kentzen aritu da gune horietan.
Udalak gaur hasi ditu izaera publikoa duten herri bideen garbiketa lanak. Hainbat auzotako bideak garbituko dituzte datozen egunetan; esaterako, Aizpurutxo, Martirieta eta Kukuherri auzoetakoak. Enpresa esleipendunak arekak, lur arekak, pasabide kanadiarrak, hoditeriak eta abar garbituko ditu, hiru hilabeteko epean. Lanak 62.232,30 euro kostako dira.
Bestalde, lanak errazteko eta azkartzeko, aurrez, udal brigada sastrakak kentzen aritu da gune horietan.