Hitzaldi eta saio guztiak Floreaga Ikastetxeko On Bosco aretoan izango dira, 20:00etan. Sarrera doan izango da beti.
1. Apirilak 7, osteguna:
FELIX AZURMENDI
"Jainkoaren esperientzia gaur: otoitza eta pedagogia"
On Felix Azurmendi (Urretxu, 1950), apaiza, Azkoitiko Erretorea da gaur egun. Teologia Espiritualean lizentziatua Teresianum Teologia Unibertsitate Pontifizioan. Donostiako eliz-barrutiko gazteen pastoraltzako arduraduna, Gizakia Helburu proiektuko Zuzendaria eta Caritaseko delegatua eta Bikarioa nagusia izandakoa da. “Oración y experiencia de Dios. Pedagogía teresiana” (Desclée de Brouwer, 2015eko abendua) liburua publikatu berri du.
Arukezlea Nerea Matxado izango da, IGE-AMPAko burua.
2. Apirilak 13, asteazkena:
JOSE MARI OLASAGASTI, JOSE LUIS LETE (ELOSUKORTA) eta JON UNANUE.
"Gure kirolak"
Mahai baten inguruan gure kirolei buruz arituko dira Jose Mari Olasagasti (aizkolaria), Jose Luis Lete “Elosukorta” (harrijasotzailea) eta Jon Unanue (arraunlaria). Hiru kirolari handi hauen bitartez, gure herri kirolei buruzko ikuspegi zabala eskainiko zaigu. Moderatzailea Andoni Bastida izango da.
3. Maiatzaren 19an, ostegunean:
KIKE AMONARRIZ eta REYES PRADOS:
"Euskara eta telebista"
Kike Amonarriz Euskal Filologian lizentziatua, soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlea da. Euskal Telebistan lan egiten du eta hainbat saiotan parte hartu du aktore, gidoilari edota aurkezle lanetan, adibidez, “Mihiluze”, “Tribuaren Berbak” eta “Burubero”n.
Reyes Prados kazetari eta aurkezle andaluziarra oso ezaguna da Euskal Telebistan eta Canal Sur telebistan egiten duen lanarengatik. Garbi irakatsi digu euskara ondo ikasi daitekeela heldutan ere, ahaleginari tinko eutsiz, borondatea baldin badago.
Moderatzailea Jose Luis Arrizabalaga izango da.