Balda plazatik abiatuko da aurtengo Haur Danborrada

Maxixatzen.eus 2016ko mar. 31a, 16:35

Umore Ona elkarteak antolatzen duen Haur Danborrada Balda plazatik irtengo da aurten aurreneko aldiz. Izan ere, aurten arte Santa Klaratik irteten ziren danbor eta barrika joleak. Ibilbidea aldatzeaz gain, aurten, Ane Larrañagak diseinatutako jantziak estreinatuko ditu konpainia batek, eta garai bateko Zalduntxoen janzkeran oinarritutako jantziak eramango dituzte soinean. 

 

Zapatu honetan, apirilak 2, 17:30ean emango zaio hasiera Haur Danborradari, eta honako ibilbide hau egingo dute partaideek: Balda plaza, Santa Klarako zubia, Bizkargi kalea, Julio Urkixo, Balda plaza, Kale Nagusia, Plaza Nagusia eta Gurea pilotalekua.

Bestalde, danbor jole guztiei ogitartekoa emango zaie Umore Ona elkartean.  

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide