Judith Ubarrechena arkitektoak eta EHAEOko komunikazio bokalak emango du hitzaldia. EITa zer den, zeintzuk dauden derrigortuak egitera, legediak gai honen inguruan zer esaten duen eta bizilagun elkarte batek dirua nola aurreztu dezaken eta eraikina egoera onean nola mantendu azalduko du. Bestalde, Azkoitiko bizilagunek gai honen inguruan dituzten zalantzak argituko ditu. Hitzaldia doakoa da eta nahi duen ororentzat dago irekita.
Ekitaldi hau Gipuzkoako EHAEOk eta Azkoitiko Udalak elkarlanean antolatu dute.
Gipuzkoako EHAEO eta EIT
Gipuzkoako Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren helburua da, alde batetik, EITaren informazioa herritarrengana helaraztea, eta bestetik, EITak duen garrantziaz jabetza. Bestalde, legediak gaur egun esaten duenaren berri eman nahi du. Hori horrela, herritarrei laguntza eskaini nahi die gai honen inguruan eta Elkargoaren ateak zabaldu edozein zalantza argitzeko.