Haur Astea ospatuko dute ostiralera bitartean

Maxixatzen.eus

Abarketatxo ludotekak antolatuta, Haur Astea ospatuko dute gaurtik ostiralera bitartean. Gaur Oteiza frontoietan jolastu dute Lehen Hezkuntzako 1, 2 eta 3. mailako ikasleek; bihar, berriz, herriko kaleetan zehar altxorraren bila ibiliko dira goizean zehar eta, arratsaldean, sukaldaritza tailerrean parte hartuko dute Elkargunean. Ostegunean, Adunara irteera egingo dute eta, azkenik, ostiralean Donostiako Kutxa Espaziora joango dira egun pasa. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide