Apirilaren 30ean, Gero Axular dantza taldearen "Itzal galdua" dantza ikuskizuna izango da doan Baztartxo antzokian, 18:30ean.
Ikuskizuna adin guztietako publikoari zuzendua da eta daokoa da. Dantza taldeak hainbat ikuskizun aurkeztu ditu 2004an Axular lizeoko gurasoen ekimenez sortu zenetik.
Legenda taula gainera Gerra karlistak amaituta, Euskal Herria gogotik erasotu zuen krisiak XX. mende hasieran. Ondorioz, nafar askok Maulera jo zuten orduan indarrean zeuden alpargata lantegietara lanera. Legendak dioenez, gurasoei ezinezkoa zitzaien seme-alabei ikasketak ematea baina batzuk euren itzala ere deabruari saltzera heldu omen ziren ikasketak eman ahal izateko ondorengoei. Axularren kasua hala izan omen zen.
Salamancara joan omen zen ikasi eta eta gero han ikasitako zabaltzeko asmoz, bere herriaren garapenean lagunduz. Istorio horretan oinarritzen da Itzal Galduaren etorkizuna. Otsagabiako gazteak ikasketak egin eta Nafarroa defendatzera bueltatzen da baina, zer gertatuko ote zaio?