Txalo Produkzioak ekoizturiko "Mollie Malonen ipuin sinestezinak" antzezlana taularatuko da larunbat honetan, apirilaren 9an, Baztartxo Antzokian. Haurrei zuzenduriko antzezlan hau arratsaldeko 18:00etan izango da eta sarrera lau euro kostako da. Sarrerak lehiatilan bertan eskuratu ahalko dira, antzezlana hasi baino ordubete bat lehenagotik.
Mollie Malone neska oso berezia da eta bere aitonaren erloju-dendara joaten da bere urtebetzean. Ustekabean, abentura zirraragarria biziko du eta lau pertsonaia berezi ezagutuko ditu. Haiekin jolastuz, barre eginez eta hausnartuz konturatuko da zer nolako garrantzitsua den denboraz gozatzea. Istorio magikoa eta dibertigarria.