Azkoitiko Udalak irmoki gaitzesten du Bruselako sarraski terrorista

Maxixatzen.eus 2016ko mar. 22a, 16:23

Argazkia: Eitb.eus

Azkoitiko Udalak irmoki gaitzesten ditu gaur goizean Bruselan gertaturiko atentatuak. Belgikako aireportu nagusian, Zaventemen, eta hiriko metroko geltoki batean hainbat leherketa izan dira, hildako eta zauritu ugari eraginez. Estatu Islamikoak bere gain hartu dituen erasoen aurrean, Azkoitiko Udalak bere gaitzespena agertu nahi du, eta dolumina eta elkartasuna adierazi biktimen senide eta adiskideei eta Belgikako herritarrei.

 

Bestalde, Josu Juaristi EH Bilduko Eurodiputatu azkoitiarra Loiutik Bruselara zihoan hegazkinez, eta lur hartzen ari zirela, Ostende aireportura desbideratu dituzte. Gaur Egun albistegian elkarrizketatu du Xabier Usabiaga kazetariak; hemen, elkarrizketa.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide