Ados nago biak biktimak zirela, baina, ene ustez, inola ere ez moldatu gabeak. Izan ere, gehiegi baztertzen du gure gizarteak komuna ez den oro; eta talentua da, beharbada, gutxien barkatzen duen bertutea.
Egia da Amy Janis bezala izar azkar horietako bat bihurtu dela, tamalez; baina bere kantak entzutea izarrak begiratzea bezala da, ez naiz haiek entzuteaz inoiz nekatzen.