Pako Suduperen iritzia: Txantxangorriaren hegaldiak!

Argia.eus

Bernardo Atxagak "Txantxangorria txantxate, birigarroa alkate, xoxoa dela mediante, txepetxa preso sartu dute" kopla zahar honi emandako interpretazioaren arabera, txantxangorria urte berriaren ikur da, urte guztian ez baizik abenduan ikus dezakegulako gure inguruan, eta entzun haren txantxana.

Urte berriaren ikur izatea polita da, baina urte guztian oso gutxi agertzen da, eta gero eta hiritarragoa dugun gizartean gero eta ezezagunagoa, exotikoagoa da.

Aspaldiko esaera da, bestalde, Jesukristo gurutzean iltzaturik zela, arantzak kentzen aritu zitzaiola, eta Jesusen odol tanta paparrean gelditurik, horregatik dela papar-gorria. Esaera horren indarra, baina, hutsaren hurrengoa dugu gaur egun.

Txori txikia da, bakartia, eta indibidualista. Hiruzpalau urte bizitzen da, egungo legegintzaldiak bezala. Egungo bizimodu hiritarrean ezer gutxi den,  eta gehienentzat guztiz ezezaguna den txori txiki bakarti, indibidualista bat hautatu dute, beraz, euskararen ikur, EAEko hizkuntza-politikaren arduradunek.

Jarraitu iritzia irakurtzen, hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide