2016/03/19 10:00 - 20:00

Erakusketa

"Emakumea eta ama" egurrezko eskulturen erakusketa

"Emakumea eta ama" egurrezko eskulturen erakusketa
Torre Zuri erakustokia, Azkoitia

Javier Iraeta eskulturgilearen "Emakumea eta ama" egurrezko eskulturen erakusketa egongo da Torre Zurin, martxoaren 19tik apirilaren 3ra bitartean. Inaugurazio ekitaldia martxoaren 19an, zapatuan, izango da 12:30ean. Erakustokia ostiralean irekiko dute 18:00etatik 20:00etara eta zapatuan, igandean eta jai egunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara irekiko dute. 

Azken urteetan egurra landu du bereziki Iraetak, zuhaitzaren enborra eta orpoari forma emanez egunerokotasuna islatzen duten eskulturak sortuz.

Hizkuntza: Euskara

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide