Azkoitri Triatloi Taldera bost taldekide berri batu dira

Maxixatzen.eus 2016ko mar. 8a, 11:51

Argazkian, Azkoitri Triatloi Klubeko taldekide batzuk.

Pasa den zapatu goizean Azkoitri Trialtloi Klubak taldeko argazkia atera zuen Gurea pilotalekuan. 2016-17 denboraldian, guztira, 32 taldekide lehiatuko dira. Aurten, gainera, bost taldekide berri batu zaizkie klubera, tartean, emakumezko bat.

 
Taldean, guztira, bederatzi azkoitiar, hemeretzi azpeitiar, zestoar bat, bi errezildar eta bergararar bat daude. 
Bergarakoa Arrasateko Antxintxika Triatloi Taldean zegoen aurten arte, baina Azkoitira etorri berri da bizitzera, eta, horregatik, Azkoitiko triatloi taldera batu da.
 
Taldean emakumezko bakarra dago: Maider Oteiza. Zumaiako Triatloi Taldean eta Bilbaotri Triatloi taldean ibili ondoren, aurten Azkoitri taldean sartu da. Gainera, Oteizak datorren uztaileko Gasteizko Iron Man distantziko triatloian (3,8 igeri - 180 bizikleta eta 42,1 korrika) parte hartu nahi du. 
 
Taldekide ia guztiek triatloietan parte hartzen dute bereziki, eta, batez ere, Euskal Herriko txapelketetan. 
 
Bestalde, Azkoitri Triatloi taldean parte hartzeko urteko edozein sasoitan izena eman daiteke. Federatzea 77 euro ordaindu behar izaten da eta beste 20 euro taldeko kuota. Behin taldean izena emanda kirol arropan deskontuak izaten diztuzte, eta apirilaren 17ko Azkoitiko Duatloian lagundu behar izaten dute, besteak beste. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide