Martitteko jaietako apostua Itzederrek irabazi du

Maxixatzen.eus 2016ko mar. 6a, 04:26

Martitte auzoko Emeterio eta Zeledonio jaien aitzakian apostua antolatu zuten Itzederrek eta Joxe Jabierrek. Lehenak aizkoran egin behar zuen, eta bigarrenak, berriz, korrika. Apostuak ikusmina sortu du, eta, azkenean, Itzederrek irabazi du hiru enbor kana erdiko 22 minututan eta 13 segundoan ebaki dituelako, eta Joxe Jabier, aldiz, 26 minutuan eta 9 segundoan igo da, Azkoitiko gasolindegitik Martittera korrika. Apostuaren ondoren herri kirolak, afaria eta Kupelaren erromeria egon dira auzoan bertan, giro ezin hobean.

Argazki guztiak: Ibon Errazu Uria. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide