Denboraldiko bigarren partida jarraian irabazi du Añares Rioja ISBk

Maxixatzen.eus 2016ko mar. 6a, 00:00

Añares Rioja ISBk astea borobildu du denboraldiko bigarren garaipena eskuratuta, eta etxetik kanpoko aurrenekoa gainera; Bembibren, Leonen, irabazi du 81 eta 82. Azken unera arte tentsioa izan da kantxan, eta, azkenean, Iraurgiko neskek irabazi dute partida. 

 

Asteazkena egun historikoa izan zen ISBrentzat, Emakumeen Lehen Mailan aurreneko garaipena lortu zutelako, eta atzo, larunbata, beste partida bat irabazi zuten jarraian. Maila matematikoki galdu izanagatik esperientzia horrekin gozatzen jarraitu nahi dute Añares Rioja ISBko neskek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide