Gazteek alokairua ordaintzeko diru-laguntza apirilaren 15a bitartean eska dezakete

Maxixatzen.eus 2016ko mar. 4a, 12:09

18 eta 35 urte bitarteko gazteek etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak emango ditu Udalak beste urte batez. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak argitaratu duenez apirilaren 15ean amaituko da laguntza horiek eskatzeko epea. Behean, xehetasun gehiago.

 

Gehienez, 50.000 euro bideratuko ditu udalak horretarako, eta urtebetez luzatuko da laguntza hori. Lotura honetan daude zehaztasunez diru-laguntzak eskatzeko bete beharreko baldintza guztiak. Bestalde, eskaerak udaletxeko harreran aurkeztu behar dira, eta zalantzaren bat izanez gero joan Azkoitia Lantzenen bulegora (udaletxeko lehen solairuko bulegora, 08:00etatik 15:00etara).

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide