Itziar Elias, Eskutitzak antzezlaneko aktorea, Azkoitiko Udala, Ahotsak eta Maxixatzen Euskara Elkartea bildu dira "1936. urtea: Azkoitiko Transmisio Historikoa" mahai ingurua elkarlanean antolatzeko. Mahai inguru horretan Itziar Elias aktoreak eta Juan Bautista Mendizabal eta Ekaitz Etxezarreta historialariek hitz egingo dute garai horri buruz. Ondoren, bideo produkzio bat ere izango da. Bideoan garai hartako azkoitiarren testigantzak ezagutzeko aukera izango da. Ekitaldia bihar, martxoak 3, Elkarguneko areto nagusian izango da, 19:00etatik aurrera.