"Demokraziarik ez emakumerik gabe" egitaraua antolatu dute datorren astebururako

Maxixatzen.eus 2016ko ots. 29a, 12:38

Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, Udalak egitarau bat prestatu du datorren astebururako Demokraziarik ez emakumerik gabe lelopean.

 

Hona hemen egitaraua, egunez egun:

Martxoak 4

Gazteei zuzendutako sentzibilizazio ekintza Adierazpen guneak izango dira Elkargunean, Gazteri zerbitzuak antolatuta.

Martxoak 5

16:00etan, Gazteei zuzendutako bideoemanaldia izango da Topalekuan, Gazteri zerbitzuak antolatuta.

Martxoak 7

18:30ean, Zineforumaren barruan Requisitos para ser una persona normal filma izango da ikusgai Elkargunean.

19:00etan, Azkoitiko Udalbatza bilduko da Europar Udalen Adierazpen Insituzionalarekin onartzeko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide